XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Apeza ez da zerutik jautsi aingeru bat.

Populu batetarik sortua da eta populu baten zerbitzuko ezarria.

Baionako biltzarrean gisa hortako solasak entzutearekin, Lafittez orroitzen nintzan berriz ere.

Herria eta Eliza, nola maita biak batean, batak besteari itzal mikorik egin gabe?.

Kultura eta fedea, nola uztart elgarrekin, elgarren errespetu osoan?.

Gai horietaz, Lafittek ez dauku mintzaldi eta prediku handirik egin, haren ikasle egon giren denboran.

Bainan bera nola bizi zen eta bere baitan nolako sua zuen ikusiz, ohartu gira apez batek ez dituela berexi behar, Jainkoak bateratzen dituenak.

Argi gaitzatela, bai teologoen erakaspenek, bai Lafitten etsenpluek.

GURE POBREAK 27-II-86.

Garizumako barura, moda zaharreko usaia irringarri bat ote da?.

Ez naski! Oraiko egunean ere, lehen bezala, badu bere balioa.

Lehenik, jan-edanetan izaria atxikiz, gure libertatea begiratzen dugu, asetzeko gutiziak hoin aise ezartzen baigaitu bere meneko.

Libertaterik gabe, zer da gizona?.

Bestalde, on baino hobe dugu, artetan bederen senditzea zertsu ditaken gosearen ausiki samina.

Gure eskualde hauetan, gerla-denboraz edo presoner-denboraz kanpo, guti dira, egiazko gosea luzaz jasan dutenak.

Barur eginez, gogoan har detzazkegu, mundu zabalean barna miliunka eta miliunka jateko eskasez ahulduak eta ezinduak, hiltzerat kondenatuak direnak.